Ongi etorri Geminira!

 

Zer da Gemini?

Egun, webgune gehien-gehienek HTTP protokoloa baliatzen badute ere, ez da bakarra. Gemini beste protokolo bat da webgune xume, sotil eta azkarragoak eskaintzea helburu duena.

 

Testuan jartzen du azpimarra eta internet abiadura moteletarako egokia da. Honek irisgarritasuna hobetu nahi du aproposa delako internet garestia den guneetan (garapen bidean dauden herrialdeetan, roaminga erabili behar denean), eta gailu zaharrak webgune arinak bistaratzeko gai dira (beraz, gailu elektronikoak ez dira hain maiz aldatu behar).

 

Euskaraz

Euskara munduko txoko guztietara zabaltzeko ahaleginean ezinbestekoa zen Gemini unibertsora ere hedatzea.

 

Euskaraz idatzitako lehenengo Gemini gunea ote da honako hau? 🤔

 

Nola irakurri?

Gauzak horrela, protokolo ezberdina denez, programa bereziak behar dira Gemini webguneak bisitatzeko. Zorionez, kapsula honek HTTP nabigatzaileentzat bertsioa ere eskaintzen du eta, beraz, ez da ezer instalatu behar.

 

Hala ere Geminirako nabigatzaileren bat probatu nahi izanez gero, hemen dituzu proposamen batzuk (HTTP):

Lagrange (Linux, macOS, Windows)

Buran (Android)

Elaho (iOS)

 

Zeri buruz idatziko dut?

Esperimentaziorako erabiliko dut eta nire alderik frikienaren erakusleiho izango dela suposatzen dut.

 

Balizko gai batzuk:

 

Fedibertsoari buruz

Barclays (pertsonala)

Adimen Artifiziala administrazio publikoan

__

Xabi

Gemini unibertsoan 2023ko apirilaren 11az geroztik